martes, 16 de abril de 2013

IRAKASLEEN HABITATA


Gure hiru irakasleentzako habitat bat  egin behar genuen, eta hiru leku desberdin eman zizkiguten horietako bat aukeratzeko. Hirurek, beste arkitektura batzuez zeuden inguratuta beraz, faktore asko hartu behar genituen kontuan habitata egin baino lehen.




Nik, udaltzaingoen ondoan dagoen hormigoizko estruktura aukeratu nuen, uste nuelako, mugatuta egotean, errazagoa izango zela habitata diseinatzea.



Lehenik eta behin irakasleen beharretan pentsatu nuen. Espazio ireki asko nahi zuten, lagun asko eraman behar zituztelako; lan egiteko espazio bat ere bai beharrezkoa litzateke, eguneroko beharrez aparte: sukaldea, komuna,.... ; eremu pribatua ere garrantzitsua zen.






Hau dena kontuan hartuta, bi solairuko habitat bat egitea pentsatu nuen, solairu bat pribatua eginez eta bestea lagunak eramateko. Hala ere, irakasleei ez zitzaien asko gustatu nire erabakia eta zuzenketa ostean, bi solairuak komunikatzeko espazio libreak egitea aholkatu zidaten.  Irakasleei kasu eginez, 2.solairuko zati batzuetan lurra kendu nuen eta bi solairuko espazioak sortu nituen.











 Eremu pribatua habitat osotik sakabanatu nuen: logelak 2. Solairuan eta estudioa 1.solairuan. Lorategi bat ere sartu nuen, kanpoan zegoen berdegunea etxe barrura sartzeko, eta hori areagotzeko, habitateko fatxada osoa kristalez egin nuen. Horretaz aparte terraza erraldoi bat. Bai logelak eta baita komuna ere, terrazara 1m atera nituen kanpokaldearekin harreman handiagoa izateko.












Materialen artean, gehien erabilitakoa kristala da, egurra markoetan eta beste guztia hormigoia. Terrazako barandaila, aldiz, altzairuzkoa da.





                                                                                                                                        Danel Berganza