viernes, 21 de junio de 2013

ESPECIES DE ESPACIOS (Georges Perec)


Geroges Perec idatzitako liburu hau zail samarra iruditu zait irakurtzeko baina liburuaren esentzia, idazteko konplexutasunean ere dagoela esango nuke.



Konplexutasun hau espazioen eraldaketetara eraman dit, hau da, badaude eraldatzeko edota solilik ulertzeko zailak diren espazioak.

Badago idazleak azaldutako ekintza bat, oso gustoko izan dudana, kalean esertzea eta inguruari begira egotea. Egun batean, Ingalaterran nengoela, banku batean eseri ginen lagun batzuk ez baitgenuen ezer egiteko eta konturatu ginen oso entretenigarria zela gendea eta ingurua begiratzea. Txoko eta pertsona bakoitzak estilo ezberdina baitzeukan eta oso atsegina iruditu zitzaidan.


Liburu honek trasmititu didana zera da, edozein toki, pertsona gehienak sinple edo normala dela ikusten duelarik, beste pertzepzio ezberdin batekin ikusi behar dugula eta horrela gure ikuspuntua era bat aldatuko dugu, espazio ezberdinak ulertuz eta aztertuz.

jueves, 13 de junio de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK

Javier Echepare arkitektoak , hitzaldi bat eman zigun kaiolak, burbuilak eta aterkiak arkitekturan duten garrantzia azaltzeko.  Hiru elementu hauek arkitekturan erlazionatuta egon daitezke edo bakoitzak funtzio desberdinarekin.

Kaiolak, adibidez, esklabo edo gatibu sentsazioa transmititzen dute baina arkitekturan modu ezberdinetan erabiliz arintasuna eta lasaitasuna izan dezakete helburu.












Aterkiei buruz, errazagoa da arkitekturan txertatzea, beraien helburua estalki gisa lan egitea baita. Hala ere, aterkiez sortutako espazioak sortzea ez da estalki gisa soilik erabiltzea bezala.





















Burbuilak arkitekturan erabiltzea, habitatarekin lotura zuzena dauka, espazioen banaketa espazio baten barruan.









martes, 4 de junio de 2013

LA BUENA VIDA Iñaki Abalos



Iñaki Abalos-ek “La Buena Vida” liburuan, espazio eta bizitzeko era ezberdinen garapena azaltzen digu,  loft-ak.



Bertan, espazio komuna da nagusi eta espazio pribatuak garrantzia galtzen dute, hala ere, ez dago distribuzio jakin bat jarraitzerik, bakoitzak nahi duen moduan molda dezake.












Espazio komun guztia erlazioan dago eta erabilera ezberdinak izan ditzake, hala nola, kontzertuak, erakusketak, etab.





Garai batean, loft-ak hippyen bizimoduarekin lotuak izan ziren, nahiz eta beste orden batekin eta dekorazio ezberdinarekin. Gaur egun, aldiz, moda eta diseinuaren erakusleiho dira, gero eta ezagunagoak.