sábado, 16 de febrero de 2013

DIKOTOMIAK


Gure mundua

Dikotomiak dira gure bizitzari oreka ematen diotenak. Hau da, dikotomiak aurkakoa adierazten dute: zuria eta beltza, ona eta txarra, gainean eta azpian, ….





Aurkakotasun guzti  horiek ahalbidetzen dute geure mundua eta geure bizitza oreka konstante batean egotea.

Dikotomia horietatik bakarra existituko balitz ezinezkoa litzateke bizitzea ezta ezer ulertzea ere. Horregatik, proiektuan irudikatu nahi izan dut hiru koloreen bitartez bizi garen munduan dagoen oreka. Alboetako forma inklinatuek dikotomiak irudikatzen dituzte kolore zuri eta beltzarekin. Aldiz, erdiko forma handiak mundua irudikatzen du grisez koloreztatua. Mundu hori da orekan dagoena. Bi aurkakoek tiraka dabiltza bakoitza bere aldera baina bien indarra elkarrekin deuseztatzen dira eta oreka ez da galtzen, mantendu egiten da.



Nire ustez, proiektuari eman diodan sinpletasunak ahalbidetzen du proiektua begiratzean, bakoitzari gauza ezberdinak pentsatzera eramatea, dikotomiei buruzko azalpen ezberdinak. Nik pentsatzen dudana hau da baina bakoitzak bere iritzia du dikotomien aurrean.

lunes, 11 de febrero de 2013

ZER DA ARKITEKTURA?




Arkitektura zer zen galdetu ziguten kurtsoko lehenengo egunean irkasleek. Bakoitzak testu bat idatzi zuen berarentzako arkitektura zer zen azalduz eta, gero, marrazki bat egin behar izan genuen, guretzat arkitektura irudikatu zezakeen edozer gauza asmatuz edo eraikin bat marraztuz…. Geure aukera zen.

Orain, kurtso erdia pasata, hasieran idatzitako testuetatik, gehien errepikatutako hitzak hautatu eta errepikatuak izandako aldien arabera tamainia bat emaz zieten hitzei. Klasean, hitz guzti horiekin egindako konposizio bat banatu ziguten eta proiektu gisa, hitz horiek erabiliz, edozer gauza egin behar genuela esan ziguten, momentu hartan guretzako arkitektura zer zen irudikatuz.

Enekok eta nik, A3 batean, guretzako garrantzitsuenak ziren hitzak jarri genituen. Garrantzi gehiena zeukatenak letra handiagoarekin zeuden eta altuera handiago batera. Horien alboan, gero eta garrantzi gutxiagoa zeukaten hitzak jarri genituen, baina erlazio jakin batekin kokatu genituen. Amaieran, garrantxi gutxiena zeukaten hitzak itsatsi genituen A3-tik sakabanatuta.






                                                                                                              Eneko Aspizua eta Danel Berganza