Arkitektura zer zen galdetu ziguten kurtsoko lehenengo
egunean irkasleek. Bakoitzak testu bat idatzi zuen berarentzako arkitektura zer
zen azalduz eta, gero, marrazki bat egin behar izan genuen, guretzat
arkitektura irudikatu zezakeen edozer gauza asmatuz edo eraikin bat marraztuz….
Geure aukera zen.
Orain, kurtso erdia pasata, hasieran idatzitako testuetatik,
gehien errepikatutako hitzak hautatu eta errepikatuak izandako aldien arabera
tamainia bat emaz zieten hitzei. Klasean, hitz guzti horiekin egindako
konposizio bat banatu ziguten eta proiektu gisa, hitz horiek erabiliz, edozer
gauza egin behar genuela esan ziguten, momentu hartan guretzako arkitektura zer zen irudikatuz.
Enekok eta nik, A3 batean, guretzako garrantzitsuenak ziren
hitzak jarri genituen. Garrantzi gehiena zeukatenak letra handiagoarekin zeuden
eta altuera handiago batera. Horien alboan, gero eta garrantzi gutxiagoa
zeukaten hitzak jarri genituen, baina erlazio jakin batekin kokatu genituen.
Amaieran, garrantxi gutxiena zeukaten hitzak itsatsi genituen A3-tik
sakabanatuta.

Eneko Aspizua eta Danel Berganza



No hay comentarios:
Publicar un comentario