viernes, 21 de junio de 2013

ESPECIES DE ESPACIOS (Georges Perec)


Geroges Perec idatzitako liburu hau zail samarra iruditu zait irakurtzeko baina liburuaren esentzia, idazteko konplexutasunean ere dagoela esango nuke.



Konplexutasun hau espazioen eraldaketetara eraman dit, hau da, badaude eraldatzeko edota solilik ulertzeko zailak diren espazioak.

Badago idazleak azaldutako ekintza bat, oso gustoko izan dudana, kalean esertzea eta inguruari begira egotea. Egun batean, Ingalaterran nengoela, banku batean eseri ginen lagun batzuk ez baitgenuen ezer egiteko eta konturatu ginen oso entretenigarria zela gendea eta ingurua begiratzea. Txoko eta pertsona bakoitzak estilo ezberdina baitzeukan eta oso atsegina iruditu zitzaidan.


Liburu honek trasmititu didana zera da, edozein toki, pertsona gehienak sinple edo normala dela ikusten duelarik, beste pertzepzio ezberdin batekin ikusi behar dugula eta horrela gure ikuspuntua era bat aldatuko dugu, espazio ezberdinak ulertuz eta aztertuz.

jueves, 13 de junio de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK

Javier Echepare arkitektoak , hitzaldi bat eman zigun kaiolak, burbuilak eta aterkiak arkitekturan duten garrantzia azaltzeko.  Hiru elementu hauek arkitekturan erlazionatuta egon daitezke edo bakoitzak funtzio desberdinarekin.

Kaiolak, adibidez, esklabo edo gatibu sentsazioa transmititzen dute baina arkitekturan modu ezberdinetan erabiliz arintasuna eta lasaitasuna izan dezakete helburu.












Aterkiei buruz, errazagoa da arkitekturan txertatzea, beraien helburua estalki gisa lan egitea baita. Hala ere, aterkiez sortutako espazioak sortzea ez da estalki gisa soilik erabiltzea bezala.





















Burbuilak arkitekturan erabiltzea, habitatarekin lotura zuzena dauka, espazioen banaketa espazio baten barruan.









martes, 4 de junio de 2013

LA BUENA VIDA Iñaki Abalos



Iñaki Abalos-ek “La Buena Vida” liburuan, espazio eta bizitzeko era ezberdinen garapena azaltzen digu,  loft-ak.



Bertan, espazio komuna da nagusi eta espazio pribatuak garrantzia galtzen dute, hala ere, ez dago distribuzio jakin bat jarraitzerik, bakoitzak nahi duen moduan molda dezake.












Espazio komun guztia erlazioan dago eta erabilera ezberdinak izan ditzake, hala nola, kontzertuak, erakusketak, etab.





Garai batean, loft-ak hippyen bizimoduarekin lotuak izan ziren, nahiz eta beste orden batekin eta dekorazio ezberdinarekin. Gaur egun, aldiz, moda eta diseinuaren erakusleiho dira, gero eta ezagunagoak.





domingo, 12 de mayo de 2013

Trinitate Plazako Proiektua

Aurtengo tailer integratuan Trinitate plazaren azterketa izan dugu helburu gisa eta Proiektuak II -ko azken proiektua, Trinitate plazan beharrezkoa litzateken beharren bat garatu behar genuen.

















Hasieran jolas parke bat proiektatzea pentsatu nuen baina hiritar bati elkarrizketa egin ondoren, hoberena estalki bat egitea pentsatu nuen. Estalki jarrai bat egin beharrean, uste nuen plazan sakabanatutako estalki independienteak hobeto integratuko zela plazan bertan. Gainera, esalki independiente bakoitza segun eta zer denbora egiten duen, zabaldu edo zarratu daiteke, hau da, eguzkia edo euririk egiten ez duenean, estalkiak zarratu daitezke eta plaza osoan altuera ezberdineko posteak egongo lirateke sakabanatuta. Aldiz euria egitean, poste barrutik estalkia atera daiteke eta horrela plaza, estalkiz beteta geratuko da.



Nire ideia, Luis Peña Gancheguik plaza eraikitzean pentsatu zuen bezala, izan zen Urgul mendiaren eta alde zaharraren artean erlazio bat egotea, horregatik nire estalki independienteak, menditik bertatik, alde zaharrera jaisten diren zuhaitzak bailira proiektatu ditut. Gero eta menditik hurbilago egon, estalki kopurua handituz doa, hala ere, futbito zelaiaren esparrua errespetatu dut. Horrela, trinitate plaza baso txiki bat bezala ikusiko litzateke.





Influentzia gisa, Euskalduna jauregiaren aurrean dagoen baso itxura hori izan da, nahiz eta poste horien helburua ingurua argiztatzea izan.
 

       














              
                                                                                                                                   












Trinitate Plaza

Elkarrizketa

Danel: Egun on.
Jose Manuel: Egun on bai.
D: Trinitate plazari buruzko galdera batzuk egin nahiko nizkizuke posible bada...
JM: Noski, zer jakin nahi duzu ba?
D: Plazan proiektu bat egin behar dut eta jakin nahiko nuke zer beharko litzateke plaza erosoagoa izateko...
JM: Ba nire ustez plazan falta den gauza garrantzitsu bat nolabaiteko estalki bat da, umeak egoten direlako jolasten bertan eta gurasoak ere. Euria egiten duenean busti egiten dira eta estalki batekin hura ekidi litzateke.
D: Zure ustez hori da falta den gauza bakarra? Zer uste duzu jolas parke bat jarriko banu?
JM: Ez dakit falta den gauza bakarra den baina falta gehien egiten duena bai. Bueno... ez da ideia txarra baina inguruko ikastola bat futbito zelaia gimnasiako klaseak emateko erabiltzen du eta jolas parkea jartzen baduzu erabilera hori galduko zen.
D: Hau da dena. Eskerrik asko zure laguntzarengatik.
JM: Ez da horregatik. Suerte proiektuarekin.

martes, 16 de abril de 2013

IRAKASLEEN HABITATA


Gure hiru irakasleentzako habitat bat  egin behar genuen, eta hiru leku desberdin eman zizkiguten horietako bat aukeratzeko. Hirurek, beste arkitektura batzuez zeuden inguratuta beraz, faktore asko hartu behar genituen kontuan habitata egin baino lehen.




Nik, udaltzaingoen ondoan dagoen hormigoizko estruktura aukeratu nuen, uste nuelako, mugatuta egotean, errazagoa izango zela habitata diseinatzea.



Lehenik eta behin irakasleen beharretan pentsatu nuen. Espazio ireki asko nahi zuten, lagun asko eraman behar zituztelako; lan egiteko espazio bat ere bai beharrezkoa litzateke, eguneroko beharrez aparte: sukaldea, komuna,.... ; eremu pribatua ere garrantzitsua zen.






Hau dena kontuan hartuta, bi solairuko habitat bat egitea pentsatu nuen, solairu bat pribatua eginez eta bestea lagunak eramateko. Hala ere, irakasleei ez zitzaien asko gustatu nire erabakia eta zuzenketa ostean, bi solairuak komunikatzeko espazio libreak egitea aholkatu zidaten.  Irakasleei kasu eginez, 2.solairuko zati batzuetan lurra kendu nuen eta bi solairuko espazioak sortu nituen.











 Eremu pribatua habitat osotik sakabanatu nuen: logelak 2. Solairuan eta estudioa 1.solairuan. Lorategi bat ere sartu nuen, kanpoan zegoen berdegunea etxe barrura sartzeko, eta hori areagotzeko, habitateko fatxada osoa kristalez egin nuen. Horretaz aparte terraza erraldoi bat. Bai logelak eta baita komuna ere, terrazara 1m atera nituen kanpokaldearekin harreman handiagoa izateko.












Materialen artean, gehien erabilitakoa kristala da, egurra markoetan eta beste guztia hormigoia. Terrazako barandaila, aldiz, altzairuzkoa da.





                                                                                                                                        Danel Berganza