viernes, 21 de junio de 2013

ESPECIES DE ESPACIOS (Georges Perec)


Geroges Perec idatzitako liburu hau zail samarra iruditu zait irakurtzeko baina liburuaren esentzia, idazteko konplexutasunean ere dagoela esango nuke.



Konplexutasun hau espazioen eraldaketetara eraman dit, hau da, badaude eraldatzeko edota solilik ulertzeko zailak diren espazioak.

Badago idazleak azaldutako ekintza bat, oso gustoko izan dudana, kalean esertzea eta inguruari begira egotea. Egun batean, Ingalaterran nengoela, banku batean eseri ginen lagun batzuk ez baitgenuen ezer egiteko eta konturatu ginen oso entretenigarria zela gendea eta ingurua begiratzea. Txoko eta pertsona bakoitzak estilo ezberdina baitzeukan eta oso atsegina iruditu zitzaidan.


Liburu honek trasmititu didana zera da, edozein toki, pertsona gehienak sinple edo normala dela ikusten duelarik, beste pertzepzio ezberdin batekin ikusi behar dugula eta horrela gure ikuspuntua era bat aldatuko dugu, espazio ezberdinak ulertuz eta aztertuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario