Pasadan asteazkenean Kanada-ko arkitektoa zen irakasle bat etorri zitzaigun “Green roof” delako fenomenoa azaltzeko. Egia esan ez nekien zertarako erabiltzen ziren teilatuetan jartzen zen belarra edota zuhaitzak, baina konturatu naiz estetikoa ez ezik, eraikinaren jasangarritasuna altuagoa izatera laguntzen duela.
Teilatu berdeak erabiltzeak abantaila ugari ditu, hala nola: tenperatura altuko eremuetan 2/3 gradu epeltzera laguntzen du eta euri asko egiten duen lekuetan ur arazoak gutxitzen edo guztiz kentzen ditu. Baita animalien eta landareen bizitza sortzen du, beste ekosistema berri bat hainbeste eraikinen inguruan.
Egia da ez duela leku guztietan berdin funtzionatzen, horretarako ikerketa ugari egin behar dira leku bakoitzeko beharrak asetzeko. Zer landare mota erabili daitezke? Zenbat ur kantitate beharko dugu euririk egiten ez duenean? Zein espazio kantitate behar da?
Honekin ondorioztatu daiteke garrantzitsuena euri ura dela sistema hau erabiltzeko momentuan, irakasleak esan zuen bezala: “Baliteke sistema hau Espainiako hegoaldean baliorik ez izatea, oso euri gutxi egiten baitu”.


.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario