Habitata egiteko aukeratu nuen lekua, Durango alboan dagoen herri bat izan zen, Abadiño. Herri txikia da berez baina terreno aldetik, Durangaldeko herririk zabalena da eta Bizkaiko handienetarikoa ere bai. Bertan, ibai baten eta errepidetxo baten arteko belardi bat aukeratu nuen, non bertatik Durangaldeko mendikate osoa ikusten den: Anboto, Untzillaitz, Mugarra, Aitziki,… Bista ikaragarri horiek apobetxatzea zen nire helburua.Hasieran habitat zirkularra egitea pentsatu nuen baina arazoak neuzkan komuna kokatzeko. Aukera hori alde batera utzita, eremu finkoak eta eremu pribatuak, biek bistak izatea nahi nuen, beraz eremu finkoa lurretik altxatzea pentsatu nuen eta banakako lau habitatak lurrean geratzea, mendiei begira. Hala ere arazoak neuzkan altuerekin, habitat komuna gehiegizko altuera batean jarri behar bainuen bistak aprobetxatzeko edo banakako habitatak pixka bat lur barruan sartu, baina eremu mugikorra lurrean egindako zulo batean sartzen banuen, jada mugikor zentzu hori zertxobait galtzen zuen, norbait joatea erabakitzen baitzuen, metro bateko sakonerako zulo huts bat geratuko litzatekeelako bertan, inolako erabilpenik gabe. Hura ere bertan zegoen natura aldatzea zen zentzu batean.

Azkenik proiektua hutsetik hastea erabaki nuen eta bai eremu komunak bai eremu pribatuak bistak izateko, habitat asimetriko bata egitea erabaki nuen, L formakoa eta inguruan sakabanaturik habitat indibidualak. Gainera, habitat indibidualak, habitat komunean txertatzean patio ireki txiki bat sortzen zuten eta hori udarako eguzkia hartzeko edo beste edozer gauza egiteko oso leku aproposa zen. Dudarik Gabe, habitat indibidual guztiak lehiatea zuten mendikatera eta baita habitat komunak ere.
Habitat komuna beltzez egin nahi nuen eta bakarkako habitatak berriz, egurrez, montatzeko eta desmontatzeko oso erreza dela iruditzen zitzaidalako. Gainera, errepidetxo bat habitat ondoan dagoenez, bakarkako habitatak eramatea eta ekartzea errazagoa egiten da, habitata mendi erdian galduta egotearekin konparatuta.






No hay comentarios:
Publicar un comentario