martes, 19 de marzo de 2013

HABITATA NATURAN


Habitata egiteko aukeratu nuen lekua, Durango alboan dagoen herri bat izan zen, Abadiño. Herri txikia da berez baina terreno aldetik, Durangaldeko herririk zabalena da eta Bizkaiko handienetarikoa ere bai. Bertan, ibai baten eta errepidetxo baten arteko belardi bat aukeratu nuen, non bertatik Durangaldeko mendikate osoa ikusten den: Anboto, Untzillaitz, Mugarra, Aitziki,… Bista ikaragarri horiek apobetxatzea zen nire helburua.






Hasieran habitat zirkularra egitea pentsatu nuen baina arazoak neuzkan komuna kokatzeko. Aukera hori alde batera utzita, eremu finkoak eta eremu pribatuak, biek bistak izatea nahi nuen, beraz eremu finkoa lurretik altxatzea pentsatu nuen eta banakako lau habitatak lurrean geratzea, mendiei  begira. Hala ere arazoak neuzkan altuerekin, habitat komuna gehiegizko altuera batean jarri behar bainuen bistak aprobetxatzeko edo banakako habitatak pixka bat lur barruan sartu, baina eremu mugikorra lurrean egindako zulo batean sartzen banuen, jada mugikor zentzu hori zertxobait galtzen zuen, norbait joatea erabakitzen baitzuen, metro bateko sakonerako zulo huts bat geratuko litzatekeelako bertan, inolako erabilpenik gabe. Hura ere bertan zegoen natura aldatzea zen zentzu batean.

















Azkenik proiektua hutsetik hastea erabaki nuen eta bai eremu komunak bai eremu pribatuak bistak izateko, habitat asimetriko bata egitea erabaki nuen, L formakoa eta inguruan sakabanaturik habitat indibidualak. Gainera, habitat indibidualak, habitat komunean txertatzean patio ireki txiki bat sortzen zuten eta hori udarako eguzkia hartzeko edo beste edozer gauza egiteko oso leku aproposa zen. Dudarik Gabe, habitat indibidual guztiak lehiatea zuten mendikatera eta baita habitat komunak ere.




Habitat komuna beltzez egin nahi nuen eta bakarkako habitatak berriz, egurrez, montatzeko eta desmontatzeko oso erreza dela iruditzen zitzaidalako. Gainera, errepidetxo bat habitat ondoan dagoenez, bakarkako habitatak eramatea eta ekartzea errazagoa egiten da, habitata mendi erdian galduta egotearekin konparatuta.







lunes, 11 de marzo de 2013

GREEN ROOF


Pasadan asteazkenean Kanada-ko arkitektoa zen irakasle bat etorri zitzaigun “Green roof” delako fenomenoa azaltzeko. Egia esan ez nekien zertarako erabiltzen ziren teilatuetan jartzen zen belarra edota zuhaitzak, baina konturatu naiz estetikoa  ez ezik, eraikinaren jasangarritasuna altuagoa izatera laguntzen duela.


Teilatu berdeak erabiltzeak abantaila ugari ditu, hala nola: tenperatura altuko eremuetan 2/3 gradu epeltzera laguntzen du eta euri asko egiten duen lekuetan ur arazoak gutxitzen edo guztiz kentzen ditu. Baita animalien eta landareen bizitza sortzen du, beste ekosistema berri bat hainbeste eraikinen inguruan.



Egia da ez duela leku guztietan berdin funtzionatzen, horretarako ikerketa ugari egin behar dira leku bakoitzeko beharrak asetzeko. Zer landare mota erabili daitezke? Zenbat ur kantitate beharko dugu euririk egiten ez duenean? Zein espazio kantitate behar da?


Honekin ondorioztatu daiteke garrantzitsuena euri ura dela sistema hau erabiltzeko momentuan, irakasleak esan zuen bezala: “Baliteke sistema hau Espainiako hegoaldean baliorik ez izatea, oso euri gutxi egiten baitu”.

miércoles, 6 de marzo de 2013

NIRE LOGELA


Nire logela ez da oso handia. Sartzean pianoa aurkitzen da ezkerreko paretan jarrita eta aurrean ohea. Fondoan, mahai luze bat dago eta izkina batean apalategi bat aurkitzen da oheko buru atzean. Oheko oinean armairua ikus daiteke L formarekin. Mahaiaren gainean leihoa dago. Leihotik etxe aurrean dagoen plaza ikus dezaket eta aurreko etxebizitza blokek ere, baina ez dira dena eraikinak, izkina batzuetatik Durangaldeako mendikatea ikusten da.


Logelaren kolorea laranja klarua da, horixka eta paretetan txertatuta bi apal, batean pelutxe ugari eta bestean Athletic Club-eko bufandak eta posterra, zale amorratua bainaiz.

Goizean-goiz itzartzen naizenean, argia pizten dut eta armairuko ateak dituen ispiluetan ikusten naiz lo aurpegiarekin, zenbait ordu gehiago lo egiteko gogoz.

sábado, 16 de febrero de 2013

DIKOTOMIAK


Gure mundua

Dikotomiak dira gure bizitzari oreka ematen diotenak. Hau da, dikotomiak aurkakoa adierazten dute: zuria eta beltza, ona eta txarra, gainean eta azpian, ….





Aurkakotasun guzti  horiek ahalbidetzen dute geure mundua eta geure bizitza oreka konstante batean egotea.

Dikotomia horietatik bakarra existituko balitz ezinezkoa litzateke bizitzea ezta ezer ulertzea ere. Horregatik, proiektuan irudikatu nahi izan dut hiru koloreen bitartez bizi garen munduan dagoen oreka. Alboetako forma inklinatuek dikotomiak irudikatzen dituzte kolore zuri eta beltzarekin. Aldiz, erdiko forma handiak mundua irudikatzen du grisez koloreztatua. Mundu hori da orekan dagoena. Bi aurkakoek tiraka dabiltza bakoitza bere aldera baina bien indarra elkarrekin deuseztatzen dira eta oreka ez da galtzen, mantendu egiten da.



Nire ustez, proiektuari eman diodan sinpletasunak ahalbidetzen du proiektua begiratzean, bakoitzari gauza ezberdinak pentsatzera eramatea, dikotomiei buruzko azalpen ezberdinak. Nik pentsatzen dudana hau da baina bakoitzak bere iritzia du dikotomien aurrean.

lunes, 11 de febrero de 2013

ZER DA ARKITEKTURA?




Arkitektura zer zen galdetu ziguten kurtsoko lehenengo egunean irkasleek. Bakoitzak testu bat idatzi zuen berarentzako arkitektura zer zen azalduz eta, gero, marrazki bat egin behar izan genuen, guretzat arkitektura irudikatu zezakeen edozer gauza asmatuz edo eraikin bat marraztuz…. Geure aukera zen.

Orain, kurtso erdia pasata, hasieran idatzitako testuetatik, gehien errepikatutako hitzak hautatu eta errepikatuak izandako aldien arabera tamainia bat emaz zieten hitzei. Klasean, hitz guzti horiekin egindako konposizio bat banatu ziguten eta proiektu gisa, hitz horiek erabiliz, edozer gauza egin behar genuela esan ziguten, momentu hartan guretzako arkitektura zer zen irudikatuz.

Enekok eta nik, A3 batean, guretzako garrantzitsuenak ziren hitzak jarri genituen. Garrantzi gehiena zeukatenak letra handiagoarekin zeuden eta altuera handiago batera. Horien alboan, gero eta garrantzi gutxiagoa zeukaten hitzak jarri genituen, baina erlazio jakin batekin kokatu genituen. Amaieran, garrantxi gutxiena zeukaten hitzak itsatsi genituen A3-tik sakabanatuta.






                                                                                                              Eneko Aspizua eta Danel Berganza